Vue par défaut de l'objet. Cliquez pour créer un template personnalisé, ID du Nœud : 3950, ID de l'objet : 4354

Ezpeletako Biperra

Ezpeletako Biperra

Ezpeletako Biperra

Ezpeletako Biperra JDB: Ezpeletako biperra ingurune babestu batean loratzen da. Pirinioetako lehen malden kontra dago, JDB duten 10 herritan hedaturik, mikro-klima azpi-tropikalaz gozatzen du, euri ona, tenperatura goxo eta hego haizearekin.

Ezpeletako biperra egunerokoan erabiltzen da ! 

SOKETAN loturik, freskoa edo idorra, xingoletan mozturik gure biperra jaki, saltsa eta bizigarrietan erabiltzen dugu; baita oliba oliotan ere, baratxuria edo tipula bezala frijiturik. Salda guztietan eta bestelako prestakuntzetan ere ongi egokituko da. Soka idortzen uzten baduzu 2 hilabetez, biper hautsa egin dezakezu txiki-txiki xehaturik

Trikimailutxo bat: Biper sokak luzaz iraun dezan, leku aireztatu batean zintzilikatu behar duzu, eguzkitik babestuz.

HAUTS eginik, Ezpeletako Biperra azken unean gehituko diezu platerrei, bizitasuna eman eta aromak altxatzeko. Ezinbestekoa dugu mahai gainean eta biper beltzak airoski ordezkatzen du.
Mugarik gabe erabil dezakezu!

Trikimailutxo bat: zaporeak atxikitzeko, ontzi batean hets, eta leku fresko eta idor batean atxiki, argitik babestuz

Nola ezagutu Ezpeletako Biperra?

Sokek eta Hautsek labela dute. Ikur honekin ezagutuko dituzu. 

Logo AOP PE

 

Xehetasun gehiago hemen 

 

Ezpeletako Biperraren besta urtero urriko azken asteburuan ospatzen dugu.  2018an, urriaren 27 eta 28an izanen da

Non