Vue par défaut de l'objet. Cliquez pour créer un template personnalisé, ID du Nœud : 3952, ID de l'objet : 4356

Itsasuko gereziak

Itsasuko gereziak

Itsasuko gereziak

XX. mende hasieran Baionako saltzaileek Itsasun erosten zituzten gereziak. Gaur egun eta 1994ean sortu zenetik, Itsasuko Gerezi ekoizleen "Xapata" elkarteak zeregin handia betetzen du bertako gerezi motak babesteko, hain dira hemengo klimari egokituak. Besteak beste 2008an FRUITU-BARATZE KONTSERBATORIO bat sortu zuen eliza ondoan. Gereziaren historia aurkezten du eta bisita daiteke. Bestalde, SIQO ziurtagiri ofiziala eskuratzeko lanetan ari da, bere ospea babesteko.

Ekoizpen eremua ITSASU eta bere inguruko herrietara hedatzen da. Bilketa eskuz egiten da. Hainbat gerezi mota dugu hemen; gehien lantzen direnak hauek dira:

PELOA, azal gorri ilunetik beltzera, bihotz biribil forma du, erraz urtzen da eta gozoa da. XAPATA, azala horixkatik gorri argira doa, bihotz forma du, mami zurixka eta zukutsua du eta gozoa da. BELTXA beltz-ubela da, bihotz biribil forma du eta doi bat garratza da.
ITSASUko gerezi erreximentarekin OSSAU-IRATI gasna ezin hobeki lagunduko duzu.

Xehetasun gehiago hemen

Non