Zuretzat bereziki, Euskal Moneta elkarteak Ipar Euskal Herriko Turismo Bulego batzuekin partaidetzan Eusko Kit-a sortu du. Euskoak erabiliz bertako ekonomia lagunduko duzu.
Une oro baditut Eusko batzuk nere moltxan. Gero eta denda eta elkarte gehiagok onartzen dituzte.
Zergatik euskal moneta bat Ipar Euskal Herrian?
- Garapen eko-arduratsu baten alde
- Ekonomia birkokatzeko
- Euskara laguntzeko
Euskoa onartzen duten denda edo ekoizleengana joanez, irizpide bereziak betetzen dituzten produktuak erosiko dituzu eta Euskal Monetaren izpiritua defendatzen dutenak.
Eusko Kit-a, zer da?
20€ edo 50€ko balioa duen gutunazal bat erosten duzu. Gutunazalean izango dituzu:
• 2 eusko balio duen bazkide-txartel bat
• Euskoak billetetan: 18 eusko edo 48 eusko
• Euskara-Frantsesa lexiko bat
• Bertako ekonomia laguntzeko bermea
Zure dirua Euskotan bilakatzea oso erraza da:
Euro 1 = Eusko 1
Non erabil ditzaket Euskoak? Errobi eremuko izendegia hemen aurkituko duzu.