Maitena eta bere amaren sorpresak…

Maitena eta bere amaren sorpresak…

Zer ez dugun entzun haietaz...

Agnès Souret
1920an, Frantziako emazte ederrena Ezpeletakoa zen. Frantzian izan zen gerla garaiaren ondotik, Pariseko kazetari batek "Frantziako emazte ederrenaren” lehiaketa nazionala ezartzea erabaki zuen. 114 994 bozka bildurik, Agnès Souret izan zen, 18 urterekin, historiako lehen "Miss France". 

Armand David
Armand David abadea izan zen Txina Mendebaldea ezagutarazi zuen lehenetako bat. Misiolari lazaristak 19. mendeko mugimendu zientifiko naturalistari ekarpen handia egin zion. Txinara egin zituen espedizioei esker, Europari animalia espezie ezezagunak ezagutarazi zizkion (Panda, Armand David Aitaren Oreina) baita landare berriak ere: Buddleia (pinpirinen arbola) eta Davidia Involucrata (mokanesen arbola).

Gure sekretutxoak

Arrangoitzeko herriko etxe aitzinean bada begirada erakartzen duen iturri bitxi bat. Léon Hegoas, "Brasquette" izengoitikoari ahotik dario ura. Arrangoitzeko Markes jaunak erran omen zion "noizbait ura edanaraziko ziola". 

Armand David, Ezpeletako zoologo eta botanista izan zen 1869an Panda handia deskubritu zuena Txinan. Herrian WWF erakundeak bere omenez eskaini duen plaka bat ikus daiteke. 

Herriaren sartzean ezarri zuten Luis Mariano-ren gorputz enborra norbaitek  lapurtu zuen 1990ean. 13 urte berantago, han agertu zen berriz, bere lekuan, eta inongo kalterik gabe! Orain, Arrangoitzeko turismo bulegoan ikus dezakezu.

Legendak dioenez, Errolan-ek "Durandal" ezpataz zulatu zuen Itsasuko haitza pasabidea egiteko. Beste batzuek diote, bere zaldiaren ostiko baten emaitza dela

Mundarrainen erromatar garaiko gotorleku baten aztarnak ikus daitezke oraindik (XII. mendekoa). Harrizko gurutzearen oinean, bada arrokan sarturik burdinazko kutxatxo bat. Bertan sartu behar dira sekretuak eta agiantzak...

Ezpeletako Agnès Souret izan zen 1920an "Frantziako emazte ederrenaren" lehen lehiaketa irabazi zuena. "Arte-deko" estiloko bere hilobia ikus daiteke Ezpeletako hilerrian. 

Ezpeletan zurrumurruek diote Mundarraine eta gaztelupeko errotaren artean bazela tunel bat. Badiote ere laminek erabiltzen zutela herrira etortzeko. Bai, laminak. Izaki txiki zintzo, langile eta zubi zein eliza eraikitzaileak direnak... harpeetan, putzuetan, erreka bazterretan eta gaztelu abandonatuetan bizi omen dira. Ezetz? Zoaz ba Ezpeletako baroien gaztelu aldera eta han ikusiko duzu lamina baten aztarna. Erran behar dizugu lehenik, bere aztarna ez dela gizaki baten oin batena, baizik eta animalia txiki baten antzekoa: ahuntza, ahatea, oiloa... edo arrain buztan batena.

Arrangoitzen muino bat hautatu zuten eliza egiteko. Baina laminek leku hura gustukoa ez zutenez, gauero harriak beste muino batera eramaten zituzten. Hortxe dago orain eliza

Gorago joan nahi baduzu..

Aireplano bat pilotatzeko, Bela hegaldian trebatzeko, mendien artean hegal egiteko: Hementxe!
Aireplano baten barnean, zeruan gora igo, Atekagaitz gainetik, eta gain-gainetik Pirinioak eta itsasoa ikusiko dituzu. Mundarraine eta Artzamenditik hurbiltzean... saiekin hegal egingo duzu. Sekulako bizipena!!!

Asto bizkarrez!

Astoa lagun goxo bezain fidela da. Hazka egitea maite du  eta ogi koskorrak, sagar bat edo pastenagre bat eskatuko dizkizu. Puskak eramaten ditu eta harekin ibiltzea zinez zoragarria da.

Ezpeletatik 3 km-ra, mendi-zolan, Panpik eta Leirek ibilaldiak proposatzen dituzte, astoekin, etxaldearen inguruan.

Familia ateraldia egiteko eta Lapurdi osoa ikusteko aukera bikaina. Astoak zuen puskak eta haurrak eramango ditu.

Ilargi beteko ibilaldiak

Panpirekin, mendi gidaria eta ofizioz laboraria, gure mendiak inoiz ez bezala ikusiko dituzue, gauez, ilargipean ibilaldi betiko oroimenean atxikiko duzun eginez.

Herriko bizkarretara igo eguzkia itsasoan sartzen ikusteko. Gero, Panpik kontrabandisten istorioak kontatu eta artzaintza aipatuko dizkizue.

Ibilaldi horren kari, Pottokak ezagutzeko aukera izango duzue.

Azkenik, arditegian bertako produktuez osatutako afaritxoa egingo duzue. Ondotik, gidariak emango dituen argiei esker, herrira itzultzeko tenorea izango da. Baliteke hau zuen oporretako oroitzapena izatea.