Vue par défaut de l'objet. Cliquez pour créer un template personnalisé, ID du Nœud : 3966, ID de l'objet : 4370

Gure sekretutxoak

Gure sekretutxoak

Gure sekretutxoak

Arrangoitzeko herriko etxe aitzinean bada begirada erakartzen duen iturri bitxi bat. Léon Hegoas, "Brasquette" izengoitikoari ahotik dario ura. Arrangoitzeko Markes jaunak erran omen zion "noizbait ura edanaraziko ziola". 

Armand David, Ezpeletako zoologo eta botanista izan zen 1869an Panda handia deskubritu zuena Txinan. Herrian WWF erakundeak bere omenez eskaini duen plaka bat ikus daiteke. 

Herriaren sartzean ezarri zuten Luis Mariano-ren gorputz enborra norbaitek  lapurtu zuen 1990ean. 13 urte berantago, han agertu zen berriz, bere lekuan, eta inongo kalterik gabe! Orain, Arrangoitzeko turismo bulegoan ikus dezakezu.

Legendak dioenez, Errolan-ek "Durandal" ezpataz zulatu zuen Itsasuko haitza pasabidea egiteko. Beste batzuek diote, bere zaldiaren ostiko baten emaitza dela

Mundarrainen erromatar garaiko gotorleku baten aztarnak ikus daitezke oraindik (XII. mendekoa). Harrizko gurutzearen oinean, bada arrokan sarturik burdinazko kutxatxo bat. Bertan sartu behar dira sekretuak eta agiantzak...

Ezpeletako Agnès Souret izan zen 1920an "Frantziako emazte ederrenaren" lehen lehiaketa irabazi zuena. "Arte-deko" estiloko bere hilobia ikus daiteke Ezpeletako hilerrian. 

Ezpeletan zurrumurruek diote Mundarraine eta gaztelupeko errotaren artean bazela tunel bat. Badiote ere laminek erabiltzen zutela herrira etortzeko. Bai, laminak. Izaki txiki zintzo, langile eta zubi zein eliza eraikitzaileak direnak... harpeetan, putzuetan, erreka bazterretan eta gaztelu abandonatuetan bizi omen dira. Ezetz? Zoaz ba Ezpeletako baroien gaztelu aldera eta han ikusiko duzu lamina baten aztarna. Erran behar dizugu lehenik, bere aztarna ez dela gizaki baten oin batena, baizik eta animalia txiki baten antzekoa: ahuntza, ahatea, oiloa... edo arrain buztan batena.

Arrangoitzen muino bat hautatu zuten eliza egiteko. Baina laminek leku hura gustukoa ez zutenez, gauero harriak beste muino batera eramaten zituzten. Hortxe dago orain eliza

SE KRE TUA

Non