# JA
CO
BE

Jondoni Jakueko bideak

Azken hogei urteotan Jondoni Jakueko bideek arrakasta izugarria izan dute. Beilari guztiak Ipar Euskal Herrian biltzen dira "camino francés"-ari ekiteko.

# BI
DE
AK

Baztango bidea

Iaz erronka txikia egin diot nire buruari. Hain zuzen ere Compostela-ra joatea etxetik, Uztaritzetik abiatuz eta oinez.

Maiatzean abiatu naiz. Aurretik Ezpeletako Turismo Bulegoan "Credencial"-a (beilarien liburuxka) erosi nuen. Sandrine-n gomendioak segituz Baztango bidean sartu naiz. Iruñearainoko bidean aurkituko nituen ostatatzeko lekuak biltzen zituen dokumentu bat eman zidan. Aurten Iruñeatik segituko dut Logroñoraino .

Euskal Herritik igarotzen dira Europatik abiatzen diren bideak. Antolaketa pixka batekin, egun bakar batean bidearen etapa bat egin daiteke. Adibidez, Basusarri edo Uztaritzen baldin bazaude oporretan, zirga-bidetik Ezpeletaraino joan zaitezke. Han autobusa har dezakezu itzultzeko. Horretarako "Baztango Bidea"-ren marka horiak segitu besterik ez duzu

Voie du baztan(539,74 kB)

Horaires bus(593,74 kB)