Seminarioko kapera - Larresoro
1733an eraikitzen hasi ziren Larresoroko Seminarioko Kapera. XIX. mendearen lehen zatian barroko estilo garbi batean handitua eta edertua izan zen. Monumentu Historikoetan sailkatua da, eta 2010ean bukatu ziren zaharberritze lanak. Kapera seminarioak garai hartan izan zuen ospearen irudia da. Elizpea bisita daiteke.
Heraitze (Uztaritzeko auzoa)
Santa Katalinari dedikatutako kapera txikia. Berezia da, XIX. mendetik auzoko biztanleen jabegoa baita. 2016ean auzoko biztanleen elkartearen, Uztaritzeko Udalaren eta Errobiko Salbatore Parrokiaren artean hitzarmen bat izenpetu zuten. Geroztik elizkizunak egin daitezke, eraikinaren edukiera gainditu gabe: 60 - 80 lagun.
Salbatore kapera
Parrokiari eman dio bere izena. Jatsu herriko gaineko aldean dago. Mendekosteko asteleheneko beilak (Jatsuko pilota plazatik abiatzen da 9:30etan) arrakasta handia du. Salbatore kapera erdi-arokoa da. 1249an jadanik aipatua zen eta bere elizarekin batera Compostela-rako bidean etapa osa zuketen. Badago ere debozio iturri bat.
Uztaritze - Otsantzeko Madalena
Senpereko txoko batean Zuraidetik hurbil, baina Uztaritzeko lurretan, goitik behera eraberritu duen Clément Fundazioaren jabegoa da. Orain ospakizunak egiten dira Clément Fundazioa eta Apezpikutzaren arteko hitzarmenaren ondotik. Urtero beila egiten da uztailaren 22an, Madalena egunean.
San Josepe - Uztaritze
Kapera hau Uztaritzeko lehengo elizaren lekuan da, herriko hilerrian, eta auzoa Eliza Hegi deitzen da. Oraingoz itxia dago