Vue par défaut de l'objet. Cliquez pour créer un template personnalisé, ID du Nœud : 3914, ID de l'objet : 4320

Elizak

Elizak

Elizak

Bereziak !
Halakoak dira, bai, Euskal Herriko elizak. Hori dela eta, ondare batzordeak galeriak dituzten Ipar Euskal Herriko eliza zenbait hautatu ditu. Galeriak, gehienetan zurezkoak dira eta 1 eta 3 maila izan ohi dira. Berezitasun horri esker 12 eliza sailkatu dira berrikitan "monumentu historikoen" sailkapenean; honako hauek besteak beste: Ezpeleta, Haltsu, Itsasu eta Luhusoko elizak.

Ba al zenekien?

XVI. mendetik goiti gizonak galerietan ematen ziren. Badirudi galeriak ikuspegi praktiko batengatik soilik eraiki zirela. XVI. mendean, artoa Indietatik (Hego Amerikatik) gurera heldu eta populazioa emendatu zen. Lekuak eskas baitziren, galeriak egitea erabaki zuten, merkeago ateratzen baitzen. Gizonak galerietan eta emazteak beherean! Zergatik? Antzina, hilak elizaren barnean ehorzten ziren. Etxeko andereak zuen hilobia, jarlekua zaintzeko ardura. Horregatik egoten ziren emateak beherean…

ELI ZA

Non