Vue par défaut de l'objet. Cliquez pour créer un template personnalisé, ID du Nœud : 3918, ID de l'objet : 4324

Gazteluak

Gazteluak

Gazteluak

Ezpeletako baroien gaztelua

Ezpeletako Baroiek gaztelu bat eraikarazi zuten 1000. urte inguruan. Juliana Henriquez baronesa 1694ean hil zen oinordetzarik gabe, eta gaztelua Ezpeletako biztanleei eskaini zien. 1997an, arkeologia indusketak egin ziren inguruan eta Erdi Aro bukaerako gotorleku baten hondakinak atxeman zituzten.

Hondakin horiek 5 dorrez osatutako harresi baten aztarnak dira. Poligono irregularra zen eta badirudi auzo osoa hartzen zuela. Angeluko dorrea Monumentu Historikoetan sailkatua izan zen 1937an eta gaztelu osoa 1993an. Bertan erakusketa iraunkorrak ikus daitezke : Agnès Souret, 1920an Frantziako emazte ederrena izan zena, Armand David abadea, Panda Txinan aurkitu zuena eta "Biperra munduan zehar". Hor aurkituko duzue ere Turismo Bulegoa, behar dituzuen xehetasun guztiak eskuratzeko. 

 

Arrangoitzeko gaztelua

Jatorria XII. mendean du. Garai hartan Arrangoitze eta Kurutxetako Jauntxoak gaztelua eraikarazi zuen eta lurrei bere izena eman zien. Gaur egun oraindik gaztelua Arrangoitzeko familiarena da. Wellington-ek hor ezarri zuen bere kuartel-nagusia 1813an, Errobiko gatazkaren kari. Garai horretatik atxiki ditu sarrerako areto handia, arkitektura txit british bat, supazter handiak eta zurezko galeria ederrak. 1992an sailkatu zen Monumentu Historiko gisa.

Gazteluko beheko solairuko bisita eginez, familia ospetsu horren historian barneratuko zarete: hor errezibitu zituzten garai hartako jende eta artista ospetsuenak.  

 

GAZ TE LUA

Non